edonostia.net-eko logotipoa
DOAKO WIFIa KALEAN, HAUREENTZAKO TAILERRAK ETA ZOZKETAK, INTERNETen NAZIOARTEKO EGUNEAN DOAKO WIFIa KALEAN, HAUREENTZAKO TAILERRAK ETA ZOZKETAK, INTERNETen NAZIOARTEKO EGUNEAN 
2008ko Maiatzaren 15a

Donostiako Sustapenak bat egingo du larunbatean, maiatzak 17, ospatzen den egun honekin
Maiatzaren 17a Interneten Nazioarteko Eguna da eta Donostiako Sustapenak hainbat ekitaldi antolatu ditu hau ospatzeko. Izan ere, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak zabaltzea eta alfabetatze digitala sustatzea dira Donostiako garapen ekonomiko jasangarrirako udal sozietate honen helburuetako batzuk.

WIFI publikoko eremu osoan (500.000 metro karratu, Ondarretatik Saguesera eta Cristina Enea Parkean) ordu beteko doako konexioa eskainiko da, Donostiako Sustapenaren WIFI zerbitzu publikoaren erabilpena bultzatzeko.

Altza-Larratxo, Loiola, Intxaurrondo eta Martuteneko Teknologia Berrien Zentroetan haurrentzako egin ohi diren joko eta tailerrak ere indartuko dira, haurrak teknologia berriekin trebatzeko. Lehen hiru zentroetan, internetekin lotutako ekintzak izango dira, eta larunbatean, txikienek azken hilabeteetan prestatu duten joko batekin emango zaio amaiera ikasturteari.

Horretaz gain, teknologia berrien bidez sormen-lanen bat (argazki albumak, aurkezpenak, argazkiak moldatzea, blogak, webguneak) egin duten pertsona guztiek info@edonostia.nethelbidera bidal dezakete. Lanen bat bidaltzen duten guztien artean lanyardak, USB txartelak eta DVD grabagailuak zozketatuko dira, besteak beste.

<brhttp://www.edonostia.net
Edonostia.net-eko Berria:

http://www.edonostia.net/eus/noticias/teknologiaberrienzentroak/346/

© 2005, Donostiako Udala.
<< BERRIRA BUELTATU